XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nagusia il zanez geroztik etxeinguruko lan-xamarrak erabiltzea du egitekorik bakarra.

Ezari-ezarian egiten ditun lan oek, ez dakarkioe neke aundirik.

Bei gazte bi euki arren, ez du izaten udaburuan negurako belarra ondu bearrik.

Ezta ere negutean aintziarretan arbiondoak saskika sorotik etxeratu bearrik.

Alea ta zai orea sarriago izan oi dute askaondoetan Dorronsoro'ko beiak belarra ta arbia baño.

Ez dauzkate, ba, abereok larrain-lanean jarduteko; etxerako esnea aski izatearren baño.

Esne-kaikuaz Balendin etxe-barrura dijoan bitartean, ona nun datorren onuntza emakumetxo bat.

Meakezurrean finkaturik daramakin saski sabeletik eskukada artuta, ara nola dijoakien oloai, txingorr-alea bai'litz, artoa lurr-ganean jauzika.

Bitarte orretan, auots garbiz dagie dei egaztiai neskak: Purr, purr, puuuuurr...!

¡Auxe da zalaparta ta iskanbila!

¿Nundik demorrio sortu dira onenbeste ollo ta ollanda?

Saraspean aztarrika ari ziranak;(...).